Albisteak

EKOLIOk erabilitako sukalde-olioa jaso, dekantatu eta filtratu ondoren biodiesela egitera bideratzen du. Enpresa zarauztarra da, bere olio-jasoketa zerbitzua doan eskaintzen duena gainera.

Zarauzko Kilometroen leloa aukeratzeko prozesuak parte-hartzailea izan behar zuela hobetsi zen hasiera-hasieratik. Deialdi ireki bat egin zen ikastolako komunitatea osatzen duten gurasoentzat, ikasleentzat eta langileentzat.

Pareta biluzi, adreilu eta hormigoiez jositakoa, denda argitsu eta dotore bihurtu dute gurasoek eta kilometroetako kideek, elkarlanean. Zarauzko Salegi kalean, herriaren erdigunean ireki dena ikusi besterik ez dago.

Iritzi Artikuluak

%user(r)en irudia
Gari Berasaluze
2018-11-29

Eguberrien atarian egin ohi duzuen lagunarteko afarian atera dituzu Gure Zozketako txartelak. 5 euro bakoitza. Saria ez da nolanahikoa, ordea. 60.000 euro zenbaki sarituarentzat. Gainera, elkartasunak bi norabideetan egiten ditu urratsak kasu honetan: txartel bakoitzeko 5 euroko laguntzari esker babes sendoa lortzearekin batera, ekarpena egiten dutenen artean milaka euroko sari ederra zozkatzen du ekimenak.

facebook

Babesleak

Babesleak