Albisteak

Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea (Orio, 1971) pozarren itzuliko da Zarauzko Asti zelaira, entrenatzaile gisa lehen pausoak eman zituen lekura. Ilusioz ekin diote denboraldi berriari. Lehiako erritmoa hartzen hastea da asmoa, eta denboraldiko helburua erregulartasuna lortzea, “ maila altuan lehiatzeko kapazak garela erakutsi dugu”. Partida Astin izango da, 20an, 19:00etan.

Realak kilometroen alde jokatuko du larunbatean Zarautzen, Astin, 19:00etan. Fitxaje berri ugari egin ditu, eta horiek ikusteko aukera izango da, Joseba Ibarburu Realeko presidenteordeak Zarautzen azaldu duenez. Agerraldia egin du Ibarburuk, Iñigo Ameztoi Zarauzko ikastolako lehendakariarekin eta Belen Murua zuzendariarekin batera, ikastolan.

Asteburu honetan izango da Kilometroen aldeko tonbola, Zarautzen. Sari ederrak izango dira larunbatean eta igandean malekoira hurbildu eta parte hartuko dutenentzat. Txartel guztiek dute saria, euro baten truke.

Mendizaletasunaren eta euskalzaletasunaren erakusgarri izan zen ekainaren 2a. Gipuzkoako hainbat ikastoletatik egin zituzten mendi irteerak

Auzolanak irabazi du berriz ere. Giro ezin hobean joan da Hondartza Hartu ekimena. Tai-Chi saioarekin hasi da eguna, 09:00etan, hondartza ia hutsik zela.

Pagoeta da zarauztarren tontor kuttuna. Harako hitzordua dago ekainaren 2rako. Ikastolak ere bat egiten du

Urtero legez, gazteentzako propio sortutako ekimena ere martxan da: erronka.

Klikmetroak ekimena martxan da. Mezu labur bat eta argazki bat txertatuz metro birtual bat egitea da asmoa.

Mendimetroetako lehen kamisetak jaso dituzte jada. Enara eta Layana Mendiolak egin dituzte mendimetroak.eus helbidean beraien mailari dagozkien hiru ibilbideak

Orriak