Pagoeta mendi lasterketa, apirilaren 28an

Salbatore Mitxelena Ikastolak XVI. Pagoetako mendi lasterketa antolatu du. Bi ibilbide daude aukeran: bakarkakoa, 21 kilometrokoa; bikotekako mistoa, 8 kilometrokoa. Ibilbidea Pagoetako Natur Parkean barrena da, baso, zelai, erreka eta baserriak zeharkatuz. Giroa ezinhobea izaten da, opari eta zozketa modoa izaten da, eta lasterketaren ondorengo hamaiketakoa ere oparoa izaten da.

Izen-ematea honako webgunean da: https://www.rockthesport.com/eu/ekitaldia/pagoeta-mendi-lasterketa

Informazio gehiago nahi izanez gero, honako helbidera jo: http://pagoetaml.com/

Animatu, eta parte hartu!