Mendimetroetako lehen kamisetek badituzte jabeak

Mendimetroetako lehen kamisetak jaso dituzte jada. Enara eta Layana Mendiolak egin dituzte mendimetroak.eus helbidean beraien mailari dagozkien hiru ibilbideak, Gaizka Mendiola eta Olaia Epelde gurasoekin batera, eta kilometrotako dendan zain zituzten kamisetak. 

Gustura egin dituzte ibilbideak, Gaizka Mendiolak eta Olaia Epeldek esan dutenez. Lehen bi ibilbideak ezagunak zituzten, baina Zudugaraikoa ez: "Askotan kanpora joaten gara, eta bertako inguruak ez ditugu ezagutzen. Oso gustura egin ditugu. Asteburu honetan berriz egin dugu Zudugaraikoa". Txikiek ondo egin dituzte ibilbideak eta gustuko izan dute proposamena. Zorionak!