Giro ona kilometroan aldeko partidan; Realaren gola falta izan da

Jendetza batu da Realeko fitxaje berriak ezagutu eta kilometroen aldeko partida ikustera Zarautzera, Asti futbol zelaira.

Racing izan zuen aurkari Realak. Igo berri da bigarren mailara. Gogotsu eta indartsu ekin zion Realak partidari. Baina lehen zatiko 36. minutuan sartu zuen gola Diazek, Racingeko jokalariak. Enpatea gertu izan zuen Realak; bigarren zatian gola ere sartu zuen talde txuri-urdineko Llorentek, baina arbitroak anulatu egin zuen, jokoz kanpo izan zela iritzita.

Giro on horren lekuko izan zen partida hasterako pozez irrikan futbol jokalarien zain zeuden gazteak. Haiek eskutik hartuta irten ziren zelaira jokalariak, Ni, Hi eta Hura mamorruen konpainian. Txalo artean hartu zituzten bertan bildutakoek. Halaber, Ni, Hi, Hura… ikastola mundura! leloa jasotzen zuen oroigarri bana eman zieten ikastolako arduradunek futbol taldeei eta arbitro taldeari.