Albisteak

Eskuz idatzitako oharretatik, klik eginez aurrera atera diren kilometroetaraino, egundoko auzolana oinarri izan duen historia jasotzen duen erakusketa zabalik dago

Harrera ezin hobea izan du Kilometroak 2019ko abestiak. Koreografia alai batez lagunduta, Zarauzko plaza dantzan jarri dute swing doinuekin.

Udaberri beteko niki manga motz berriak, koloretsuak, diseinuz jantziak zain dituzu dendan, herrigunean, Oteitza ikastetxearen alboan, Salegi kaleko 3. zenbakian.

Kilometroetako lantaldeak proposamen berritzaile bat aurkeztu du: Haur Hezkuntzarako, Lehen Hezkuntzarako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako egokitutako hiruna ibilbide, Zarautz inguratuz.

Salbatore Mitxelena Ikastolak XVI. Pagoetako mendi lasterketa antolatu du. Bi ibilbide daude aukeran: bakarkakoa, 21 kilometrokoa; bikotekako mistoa, 8 kilometrokoa.

Festa giroan egin dute bat kilometroek borroka feministarekin, eta festa giroan egin zituzten Lilatoiko bost kilometroak ere.

Ikastolak, zertarako? “Euskaratik eta euskaraz” bizi nahi duten herritarrentzat, Euskal Herriaren “iruditeria sinbolikoa transmititu” eta publikotasuna defendatuko duen “herri mugimendua” behar delako.

“Haurren kilometroak da hau. Etorkizuna eraikitzea dagokigunak gara” esanez hasi zuten Kilometroak 19 txikia Zarauzko Iñurritzatik.

Ikusi al dituzue sekula erraldoiak Zarauzko daman? Igande honetan, otsailaren 24an, izango da horretarako aukera Kilometroak txikirako antolatu duten egitarauaren barnean.

Orriak