Hondartza Hartu

[9:00 - 10:00]
Tai-Chi (Garikoitz Larrañaga).

[9:00 - 13:00] 
Surf ikastaroak (5€ ordainduta). Izena ematea derrigorrezkoa da eta izena emateko galdetegia hauxe da. Jakizu, txanda bakoitzean 18 pertsona izango zaretela eta izena emateko ordena errespetatuko dela taldeak osatzerako orduan. Beraz, arin ibili!

  • 9:00 Surf ikastaroa 1. txanda (Shelter) [18 plaza]
  • 10:00 Surf ikastaroa 2. txanda (Shelter) [18 plaza]
  • 11:00 Surf ikastaroa 3. txanda (Zarauzko Surf Elkartea) [18 plaza]
  • 12:00 Surf ikastaroa 4. txanda (Zarauzko Surf Elkartea) [18 plaza]

[9:30 - 13:30]
Tropela Hondartzan. (Tropela Elkartea) [Ekarri ziklistatxoak eta kanikak ekarri]

[10:00 - 13:30]
Marrazketa gunea. (Artezaleak) [Ekarri zure margoak. Gaia: "Hondartza"]

HondarArtea (Juanjo Gurrea, Goretti Aranburu eta Pako Serras)

Kometak + Petanka (Pagoeta Mendizale Elkartea) [Ekarri kometak eta petanka bolak]

[10:30 - 13:30]
Hondarrezko Irudien Tailerra (Andoni Bastarrika. Artezaleak) [Ekarri kuboa eta pala]

[Goiz osoan zehar...]
Erronka: "Zenbat mikroplastiko aurkituko dugu gure hondartzan?"

Hondartzan gertatzen denaren zuzeneko kontaketa, elkarrizketak eta jarraipena (Arraio Irratia).

Kilometroetako txosna egongo da eta edariaz gain, Getariako antxoak parrilan dastatzeko aukera izango da.

[Egunaren amaieran...]
Parte hartzaileen artean izozkiak banatuko dira.

Argazki, bideo eta informazio gehiago Facebook-eko ekitaldi honetan topatuko duzue. Bazatoz?!