Iritzi artikuluak

%user(r)en irudia
Andoni Egaña
2019-06-18

Rainel María Rilkerena omen da pertsona ororen aberria haurtzaroa dela dioen esaldi entzutetsua. Aberrira itzultzeko aukera ezin hobea eskaini dit, beraz, aurtengo KILOMETROAK Zarautzen burutzeak. Salbatore Mitxelena ikastolako lehen labealdi hartako haurra naiz. Berrogeita hamalau urte joan dira fraideen elizako ipar-hegaleko etxe txiki hartara lehen aldiz sartu ginenetik.

%user(r)en irudia
Jone Azkoaga
2019-05-13

Maiatz, lorail, hostaro. Ailegatu zaigu maiatza. Ikasturteko azken arnasak, azken anabasak,  jolasak eta jolaserako egarri demasak, udara aurreko eguzki izpiak usaintzeko egingo diren egunpasak, eta lehen gaupasak. Badaude, garaiotan, uda muga dutela erloju kontrako denbora inoiz baino astunagoa egiten zaien ikasleak, klaseko orduak eternitate lodi eta zerratuak iruditzen zaizkienak, segundoak daramatzan erlojua bera harea mugikorretan itoko balitzaie bezala; eta badaude

%user(r)en irudia
Ana Galarraga Aiestaran
2019-04-08

Zientzialari askok ikertu dute musika: nola jaio zen; zer funtzio duen; nola azaltzen den eboluzioaren ikuspegitik… Oraindik ez dira galdera guztiei erantzutera iritsi, eta agian ez dute inoiz lortuko, baina zenbait alderditan ados daude. Adibidez, garbi dute musikak eragin bateratzailea duela, pertsonok elkartzeko gaitasuna duela, taldea sortzeko ahalmena. Horrez gain, bide eraginkorrena da emozioak kutsatzeko eta mezuak igortzeko, barru-barruraino.

%user(r)en irudia
Ainhoa Agirreazaldegi
2019-03-12

Gure seme-alabentzat ikastetxe bat aukeratzeko unea iritsi zitzaigunean, ez genuen zalantzarik egin: Ikastolen proiektua zen gure mundu-ikuskeraren muina barnebiltzen zuen gunea. Ez genien eraikinei erreparatu, ez irakasleen izen-abizenei, ez eskolen kokapenari. Proiektua izan zen lehenetsi genuena.

%user(r)en irudia
Nahikari Gabilondo
2019-02-18

“Ikastola, gora gure ikastola, kantatzen diogu ikastolari…” abestuz askotan joan izan naiz haurrekin ikastolara. Duela urte mordoxka Saioka taldeak egindako kanta hura Pirritx eta Porrotxen eskutik iritsi da Euskal Herriko milaka familiaren etxeetara, belarrietara eta ezpainetara. 

%user(r)en irudia
Paul Beitia
2019-01-22

Kasualitatea da, jakina, baina bai kasualitate polita Salbatore Mitxelenaren olerkigintzako gai nagusienetako bat nostalgia izatea. Frantziskotarrekin ikasi nahi zuela-eta Zarauztik Bizkai aldera joatea tokatu zitzaion gaztetatik Mitxelenari, edo, tokatu baino, alde egin nahi izan zuen, batzuei irakur dakiekeenaren arabera, umetan ezagututako bere baserri-giroko Iñurritza geroz eta kaletartuago ikusteak aztoratuta.

Orriak